Páginas

martes, 1 de enero de 2013

Urte berriko asmoak


Lagun bategaz berba egin nuen atzo gauean, urte berriaren hasieran daukagun asmo onei buruz. Berak asmo burutuezina jarri dio bere buruari, 40 kilo argaldu nahi du!!! Ez dut uste inolaz ere horrenbeste pisu galdu beharko duenik. Hala esan diot eta saiatzeko 10 kilo kentzen aurten eta hurrengo urtean ikusiko dugu.


Ez dakit zer dela eta ipintzen dugun horrenbeste pisu gure bizkar gainean, ez al gara apur bat masoka? Laguna eta biok badakigu ez duela horrenbeste argalduko. Ekainerako bere helburuaren erdira ez dela iritsiko eta etsiko du. Galtzaile sentituko da.

Ta, ni? Konturatu naiz aurten ez dudala asmo berezirik.
Arraroa eta apur bat kezkagarria ere iruditzen zait: orain dela bi urte astero soinekoa jarri eta puntualago izan nahi nuen, iaz korrika egitera joan behar nintzela esaten nion nire buruari, baina aurten ... ze pasa da aurten?

Ez al daukat hobetzeko inolako grinarik, ez al daukat erronkarik?
2012an asko eragin diot buruari, gauza anitzei buruz pentsatu, ideia asko koaderno eta orrietan apuntatuta daude, idatzeke. Gehiago idatzi behar dut, hauxe izango da nire aurtengo erronka txikia.


Gutxi-gutxi saiatuta ere 2013ko urtea gogobeteta bukatuko dut.
Nire burua maite dut, asko.



Argazkiak hurrengo orrietan topatu ditut:
http://angyouma.blogspot.com.es/

http://www.portoalegria.org/cuaderno-de-bitacora/

8 comentarios:

  1. Feliz año nuevo también a ti. :-)

    ResponderEliminar
  2. Piedras llevamos todos, pero pienso si es posible escribir más y mejor sin esas piedras, tal vez sean el motor de nuestra profesión.
    Un fuerte abrazo.
    HD

    ResponderEliminar
  3. Unas piedritas en el bolsillo que nos pinchen y nos hagan pensar son imprescindibles, otra cosa es que nos carguemos nosotras mismas con pesos imposibles e innecesarios.

    Muy fuerte abrazo para ti también.

    ResponderEliminar
  4. Utzi ezaiozu pakean bere ametsekin, beharbada 40 ez, baina 15 kendu dezake.

    Erronkak ez dituen gizakia hilda dago.

    ResponderEliminar
    Respuestas
    1. Baina ez al dago erronka interesgarriagorik?

      Urtea hasi eta pisua galdu nahi duten lau emakume ezagutzen dut. Goizeko 10etatik eta “gaur ez dugu pintxoa jango, ostirala arte ezer ez” egunero lelo horrekin!!!
      Joe, jan pintxo madarikatua eta gero gauean gutxiago jan, edo hobeto: egin “kirola” horizontalki zure bikotearekin.

      Eliminar
  5. Amor ,te escribo desde la tablet que manej fatal . Soy santos de apellido y mi familia viene de lamancha al lado de donde era don quijote.besos

    ResponderEliminar
    Respuestas
    1. El mundo a veces parece tan pequeño ...

      Ánimo con esa tablet, pronto será tuya!!

      Eliminar